Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sills, Beverly

(Jaiotza izena, Belle Miriam Silverman; "Bubbles" deitua). Estatubatuar sopranoa (Brooklyn, New York, 1929 - 2007). Txikitan irratian hasi zen abesten. Kantu ikasketak 12 urterekin hasi zituen, Estelle Liebling zuela irakasle. Bere dohain nagusiak ahotsaren araztasuna eta malgutasuna dira. Arrakasta handiena Italiako musikagileen lanak abestuz lortu du, batez ere Gaetano Donizettiren lanekin. 1955ean New Yorkeko operan onartu zuten, eta 1979an hango zuzendari orokor izendatu zuten. Opera entzuleei hurbiltzearren eta entzuleria zabalagoa lortzearren, zuzeneko transmisioa eta ingelesezko operen ekoizpena bultzatu zuen.