Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

silaba

iz. Ahots igortze bakar batean ahoskatzen diren kontsonante eta bokalen multzoa, fonetikaren oinarrizko banakoa.  v  Hizkl. Zenbait fonetikalarirentzat silaba bi “ibarren” arteko “tontor” ozen bat da, eta ozentasuna du beraz ezaugarri nagusia; beste batzuen ustez, haizea da, eta ez ozentasuna, silabaren ezaugarri nagusia. Horien arabera silabaren erdigunean haizea erraz irteten da, eta horretarako silabak bokal bat edo kontsonante frikari edo albokariren bat izaten du beti erdigunean. Beste zenbait saio egin dira silaben ahoskera giharren mugimenduekin lotu eta horren arabera definitzeko: gihar tenkadurako (laringean eta diafragman batez ere) silaba bana izaten da. Silaben sailkapena irizpide baten baino gehiagoren arabera egin da: hala, badira silaba luzeak eta motzak; azentua dutenak eta gabeak; protonikoak (azentuaren aurrekoak) eta postonikoak (azentuaren ondorengoak); irekiak (bokalez amaituak) eta itxiak (kontsonantez amaituak).