sikomoro
iz. Bot. Azerazeoen familiako zuhaitza, 30 m inguru luzea (Acer pseudoplatanus). ik. ostatxa. v Sikomoro pikondoa (Ficus sycomorus). Morazeoen familiako zuhaitza, enbor sendoa eta adaje zabala dituena. Arrautza eiteko hosto berde distiratsuak ditu, eta fruituak, piku txiki baten antzekoak, mami horikoak eta jateko onak dira. Afrikako ipar-ekialdekoa da berez.