sherpa
edo xerpa. Himalaiako mendietan, Nepalen eta Indiako Sikkim estatuan, bizi den herria, arrazaz eta hizkuntzaz tibetarra. 80.000 lagun inguru dira eta ospe handia irabazi dute Himalaiako mendi goietako zamaketari gisa. Mendizale bikainak dira halaber. Tenzing Norgay sherpa Everest mendira igo zen lehen gizona izan zen, Edmund Hillary-rekin batean. 1980an Pasang Temba sherpak lagundu zion igoeran Martin Zabaletari, Everest mendiko tontorra zapaldu zuen lehen euskaldunari.