Seti
edo Sethi. (Gr. Sethosis). Egiptoko XIX. dinastiako bi faraoien izena. v Seti I.a. Egiptoko faraoia K.a. 1294-1279 urteetan. Ramses I.aren semea zen eta Set-en apaiz izan zen. Palestina eta Fenizia menderatu zituen eta libiarren erasoei aurre egin zien. Gurna-ko tenplua eta Abydos-eko Memnonium-a eraiki eta Karnak-eko aretoa dekoratu zuen. Erregeen haranean dago haren hilobi ikusgarria. v Seti II.a. Egiptoko faraoia K.a. 1202-1196 urteetan. Menefta kargutik kendu eta haren lekua hartu zuen. Haren alargunarekin ezkondu zen eta suntsitu zituen Menefta-ren omenez eraikitako monumentu guztiak.