Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

serigrafia

iz. Inprimaketa sistema, era askotako gauzakietan irudiak inprimatzeko erabiltzen dena. || Sistema horretaz egindako irudia.  v  Inprimaketa klixe gisa erabiltzen den zetazko, zuntz artifizialezko zein metalezko xafla baten bidez egiten da; xafla tintaz busti ondoren margotu nahi den gauzakiari ezartzen zaio zapalduz. Serigrafia eskulangintza gisa hasi bazen ere, egun makina automatikoz egiten da gehienbat. Artean ere erabili izan den teknika da; hala, Andy Warhol margolari ospetsuak hainbat lan ditu halako teknikaz eginak.