Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sentiberatasun

iz. Sentibera denaren nolakotasuna. ik. minberatasun. Landareak dira sentiberatasunik ez duten izaki biziak.  v  Psik. Sentimenak eta emozioak jasotzeko gaitasuna. v Med. Izaki biziek kanpoko nahiz barneko sentipenak jasotzeko duten gaitasuna da sentiberatasuna. Nerbio sistemaren bidez gauzatzen da: larruazalean eta gainerako organoetan dauden nerbio muturrek informazioa (sentipenak) jaso, eta, bizkarrezur muinaren bidez, garuneraino eroaten dute, han prozesa dadin. Jasotzen den sentipenaren jatorriaren arabera, hiru motatan bereizten da sentiberatasuna: erraietan sortutako sentipenak (gosea, egarria, etab.) jasotzen dituena (sentiberatasun interozeptiboa); lokomozioari dagokion sentiberatasuna (giharrei, hezurrei eta orekari dagokiona, sentiberatsun propiozeptiboa); eta kanpoko sentipenak jasotzen dituena (sentiberatasun extrazeptiboa).