Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sens

Frantziako erdialdeko suprefetura hiria, Yonne-ko departamenduan, Yonne eta Vanne ibaien bilgunean. 27.930 biztanle. Industria (altzairugintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, plastikogintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira XII-XVI. mendeetako Saint-Étienne katedrala, XIII. mendeko sinodoetarako jauregia, XII-XVI. mendeetako Saint-Maurice eliza, garai bereko Saint-Pierre-le-Rond eliza eta XIII. mendeko Saint-Jean abatetxea (XVIII. mendean berritua). v Historia. Agendicum hiri erromatarrari dagokio. Normandiarrek inbaditu ondoren Burgundiako dukeak konkistatu zuen eta Sénonais konderriko hiriburu bihurtu zen. Hungariarrek eta saxoniarrek eraso zuten ondoren. XII. mendean jaso zuen hiri-gutuna.