Sendai
Japoniako erdialdeko hiria eta Miyagi-ko prefeturako hiriburua, Honshuko uhartearen iparraldean, itsasertzetik hurbil. 919.000 biztanle. Unibertsitatea. Portu garrantzitsua dago hiritik hurbil. Industria (larrugintza, ehungintza, papergintza, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, zurgintza), eskulanak eta administrazioa dira ekonomia jarduera nagusiak.