sendagai
iz. Eritasun edo gaitz bat sendatzeko erabiltzen den gaia. v Sendagaiak naturalak edo artifizialak izan daitezke eta larruazaletik (hautsak eta ukenduak), ahotik (jarabeak, pilulak, etab.), uzkitik (supositorioak), baginatik (obuluak), sudurretik (tantak), eta, injekzio bidez, odoletik edo giharretatik sartzen dira gorputzean. Jatorriaren arabera, sendagai biologikoak, mineralak, landaretikoak, animaliatikoak eta organikoak bereizten dira. Gaur egun gehien erabiltzen den sailkapena fisiopatologia eta terapeutikaren arabera egina da, baina horretan ere badira gorabeherak, gai batzuk eragin edo ondorio bat baino gehiago lortzeko erabil baitaitezke.