Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

semelora

iz. Bot. Arrosaren familiako belar landarea, 30-60 cm luzea, sustrai laburra, zurtoin zuzen biribila eta hosto elkartuak, 20 bat orri pare horztunez eratuak, dituena (Filipendula vulgaris). Lore zuri txikia du, zurtoinaren puntan eta seinako sortetan antolatua. Norvegiako eta Suediako oso iparraldean izan ezik Europa guztian hazten da, lursail karetsuetan batez ere.