Seikan tunela
(Japonieraz Seikan Tonneru). Japoniako itsas azpiko tunela, Honshu eta Hokkaido uharteen artean. 53,8 km (23,3 km Tsugaru itsasartearen azpian) eta munduko luzeena da. Burdinbide bat igarotzen da tunelaren barnetik eta, segurtasun erakoez gainera, beste bide bat du automobiletarako. 1964. urtean hasi ziren eraikitzen eta 1988an amaitu ziren obrak. XX. mendeko ingeniaritza obra handientzat hartua da, baina espero baino erabiltzaile gutxiago izan ditu tunelak orain arte.