Sastre Forest, Pablo
Euskal idazlea (Madril, 1958). Alfonso Sastre eta Eva Foresten semea. Hainbat lan kaleratu ditu euskaraz; ipuingintza eta eleberrigintza landu ditu gehienbat. Bere lanen artean daude: Petritegin aurkitutako zinta (1984), Aldeginak (1988), Bake zibila (1989), Kristalezko bularrak (1990), Kontratua (1995), Itzalaren ertzean (1996) eta Gauzak apur bat konplikatu dira (1998), hurrengo urtean Las cosas se han complicado un poco izenburuaz gazteleraz ere argitaratu zena.
- sastatu, sasta, sastatzen
- sastatze
- saste
- sastegi
- sastraka
- Sastre Forest, Pablo
- Sastre, Alfonso
- sastre
- sastu, sats, sasten
- Sastuia
- sasu