Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saskatchewan

Kanadako Alberta eta Saskatchewan probintzietako ibai sistema garrantzitsuena. Izen bereko bi ibaiek osatua da; Rocky Mountains mendialdean dute iturburua biek. Ipar Saskatchewan ibaia 1.287 km luze da, eta Hego Saskatchewan 1.391 km luze. Izen bereko probintziaren erdialdean biltzen dira bi ibaiok, Prince Albert hiriaren ekialdean. Winnipeg aintziran isurtzen du ura.