Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sarkopterigio

izond. Zool. Osteiktioen klaseko izen bereko azpiklaseko arrainez esaten da. Bi ordena biltzen dira sarkopterigioen baitan: krosopterigioak eta dipnooak. Sarkopterigioen azpiklaseko arrainik gehienak desagertuak dira gaur egun. Desagertu ez direnak ere antzinako arrainen itxurakoak dira; buru handia edo sugearen itxurakoa dute, hegalak mamitsuak eta ia beso bihurtuak, eta hegal-punta bakarreko isatsa dute ia denek. Lepidosirenidoen eta zelakantidoen familiak, eta dipnooa eta zelakantoa dira azpiklase horretako familiarik eta arrain motarik ezagunenak.