Sargon Handia
edo Sargon Akad-ekoa. Akadeko erregea eta izen bereko dinastia semitaren sortzailea, K.a. 2600. urtean. Lugalzaggizi erregearen aurka altxatu zen, eta Akadeko errege izendatu zuen bere burua. Urte gutxitan erresuma handi baten jabe egin zen lortu zituen konkistei esker. Erresuma Pertsiako golkoraino zabaldu ondoren, Siriara, Libanora eta Anatoliaraino heldu zen. Tradizioaren arabera Zipreko agintaria ere izan zen.