Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sare-perretxiko

iz. Bot. Basidiomizetoen klaseko kortinarialen ordenako zenbait perretxiko motaren izena. Cortinarius izeneko generokoak dira gehienak. Goi eta behe lodiera bertsuko oina dute gehienek, luze samarra. Txapela biribil samarra eta zapala, tontorduna izan dezakete. Marroixkak, laranja kolorekoak edo grisaxkak izan daitezke. Txapela 6-12 cm zabala izan dezakete, umotzean ertzetan eteten dena mota askok. Sare perretxikoetan ezagunena Cortinarius praestans izenekoa da, sare-perretxiko bikaina, atera berrian, kolorean izan ezik, onddo beltzaren antza duena eta umotzean txapel zabala eta kolore gris marroixka duena. Hosto zabala duten zuhaitzen azpian hazten da, karaki askoko lurretan. Jateko ona da.