sare
iz. Hariak edo kidekoak gurutzatuz eta elkarri lasaiki lotuz egiten den ehuna. Sare xehea: harien artean bitarte txikia duena. Sare larria: bitarte handia duena. Sarearen mailak. Sareak eho, urratu. Burdin sareak. Tenis zelaiko sarea. || Armiarma sarea. ik. amaraun. || Horregatik ikusten dira arbolen hostoak sare bat eginik. || Arrainak, hegaztiak, piztiak… harrapatzeko prestatzen den zernahi tresna saredun. Sarea uretara bota. Ehiztariak usoa bezala bildu nau bere sareetara. || Esaerak: Usoak joan, sareak heda. Sareak hurrago, arrainak estuago. Arrainik ez den urera ez bota sarea. || Deabruaren sareetan erori. || Sistema bat osatzen duten lerroen, bideen, hodien… multzoa. Erresuma bateko burdinbide sarea. Informatika sarea. Ubide sarea. || Kirol. Pilotan jokatzeko arrautza itxurako tresna, sare batez eta zurezko marko batez osatua. Joko mota horitrinketean jokatzen da. ik. pilota. || Kirol. Tenisean eta beste kirol batzuetan pistaren erdian teinkaturik jartzen den tresna, pilota alde batetik bestera bere gainetik pasatzeko erabiltzen dena.