Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sardanapalo

Mit. Asiriako elezaharretako erregea. Elezaharretan Asiriako hiru erregeren (Asurbanipal, haren anaia Shamash-shum-ukin eta Asiriako azken erregea, Sin-shar-ishkun) izaeren ezaugarrien nahasketa du, eta haien historiatik hartutako pasarteak agertzen dira. Diodorus Siculus greziar historialariaren arabera, Sardanapalo Asiriako 30 erregek osatutako dinastia bateko azken erregea izan zen. Emakumeak bezala jazten eta hitzegiten zuen, eta iruten eta erropak egiten igarotzen zuen denbora. Arbazeren eskuetan utzi zuen Asiriako aginpidea. Bere jauregiko ondasunei su eman eta bera eta bere morroi guztiak han erretzea agindu zuen.