Sardà Dexeus, Joan
Katalan ekonomista (1910 - 1995). 1959ko Estabilizazio Plangintzaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Plagintza hark Opus Dei-ren eraginaren hasiera markatu zuen Francisco Franco jeneralaren erregimenean. Egun, espainiar monetarismoaren sortzaile nagusietakotzat hartzen da. Ekonomia eskolak eman ditu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Santiagon eta Caracasen. Eragin handia izan zuen ekonomista belaunaldi batzuetan, eta Espainiako pentsamendu ekonomikoaren historialari batzuek "Sardáren Eskola" aipatzen zuten. Ekonomiaren zikloetan, eta diru eta banku auzietan espezializatu zen. Espainiako Bankuko Ikerketa Zerbitzuko zuzendari, eta España Económica aldizkariaren zuzendari izan zen. Hainbat libururen egile izan zen: La crisis monetaria internacional (1969, Nazioarteko diru krisia).