Sarasate Navascués, Pablo
(Jaiotza izenaz, Martín Melitón Sarasate). Nafar biolinista eta musikagilea (Iruñea, 1844 - Miarritze, 1908). Zazpi urte zituelarik eman zuen lehen kontzertua Coruñan. Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak Alard-ekin eta hamabi urte zituelarik, Biolin saria irabazi zuen (1867). 1859. urtean mundu osoan jotzen hasi zen, eta bere garaiko biolinista ospetsuenetakoa bihurtu zen. Musikagile askok Sarasaterentzat idatzi zituzten biolinerako lanak: Bruch, Saint-Saëns, Lalo, Joachim, Wieniawski, eta Dvorak, besteak beste. Biolinari soinu goxo eta garbia ateratzen zion, eta berebiziko teknika zuen; guztiz berritu zuen biolina jotzeko modua. Biolinerako lanak ere idatzi zituen, besteak beste: Jota aragonesa; Romanza andaluza, Capricho vasco; Zapateado; Aires bohemios; Habanera; Aires navarros.
- Saramago, José
- Sarandon, Susan
- Sarapeum
- Sarapis
- Sarasa
- Sarasate Navascués, Pablo
- Sarasate
- Sarasibar
- Sarasola Treku, Jeronimo
- Sarasola Errazkin, Ibon
- Sarasua Maritxalar, Jon