saparla
iz. Bot. Zigofilazeoen familiako belar landare herrestaria, landu gabeko sailetan hazten dena (Tribulus terrestris). Sasi-lahar izenarekin ere ezagutzen da. Zurtoina iletsua eta herrestaria izaten du. Hostoak elkartuak ditu, elkarren aurka antolatutako 5-6 orri parez eratuak; kolorez berde ilunak izaten dira. Lorea urrebotoiaren antzekoa du, harena baino txikiagoa, eta fruitua 5 ziskukoa, zapala, puntaduna eta iletsua.