Sanchi
Indiako erdialdeko antzinako hiria, Madhya Pradesh estatuan, Betwa ibaiaren ertzean. Budismo gune nagusietako bat izan zen, eta K.o. I. mendean bertatik abiatu ziren misiolari asko erlijio hura zabaltzeko asmotan. K.o. I. mendean eraiki ziren stupa izeneko hileta monumentu ederrak daude bertan. Orobat, aipagarriak dira eskulturak ere.