San Bernardo zakur
iz. Zool. Zakur mota, handia eta gihartsua, uste denez, Asian sortua eta erromatarrek Europan sartua. Mendiko zakurren ezaugarriak ditu: neurriz handia (70 cm garaia gutxienez eta 80 kg har ditzakeena), iletsua eta belarri eroriekikoa da. Kolore zuria eta orban marroiekikoa izaten da. San Bernardok sortu zuen ordenako fraideak hasi ziren mota horretako zakurrak mendian galdutako pertsonei laguntzeko erabiltzen, eta 300 urtean 2.500 pertsona inguru salbatu dituzte.