Salinger, Jerome David
Estatu Batuetako idazlea (New York, 1919). Kontakizun laburrak idazten hasi zen New Yorker aldizkarian 1948. urtetik aurrera, eta ospe handia lortu zuen, baita atzerrian ere, idatzi zuen eleberri bakarrekin: The Catcher in The Rye (1951, Zekaleko harraparia). Ondoren argitaratu zituen Nine Stories (1953, Bederatzi ipuin), Fanny and Zooey (1961, Fanny eta Zooey), Raise High the Roof-Beam, Carpenters (1963, Arotzak, gatzaria altxa) eta Seymour, an introduction (1963, Seymour, sarrera bat) literatura lanak. Gazteen arazoak dira Salinger-en lanen gai nagusia, ironia, umore eta freskotasunez kontatuak.