Saldanha, João d’Oliveira Daun
Portugaldar politikaria eta militarra (Arinhaga, 1790 - Londres, 1876). Frantziarekin aliatu zen eta ingelesek atxilotu zuten (1810). Brasil-a joan zen Joan erregearekin, eta hark Rio Grande do Sul estatuko gobernari izendatu zuen (1821). Portugala itzuli zenean Portoko gobernaria izan zen (1826) eta Gerrako ministro izendatu zuten hurrengo urtean. 1836. urteko iraultzaren ondorioz erbesterako bidea hartu behar izan zuen, eta hamar urtez enbaxadore izan ondoren (Londres, Madril, Viena) gobernuburu izan zen 1846-1849 urteetan, Costa Cabral aginpidera iritsi zen arte, hain zuzen. Ingelesen laguntzaz aginpidetik egotzi zuen Costa Cabral eta bera jarri zen gobernuburu, baina hasieran lagundu zioten ezkertiarrekin arazoak izan zituen, eta oposiziora igaro behar izan zuen. Erroman (1862-1869) eta Parisen (1869) enbaxadore izan ondoren, Portugala itzuli zen eta estatu kolpe baten bultzatzaile izan zen 1870. urtean. Aurreko agintariak karguetatik kendu ondoren Londresen izan zen enbaxadore hil zen arte.
- Salcantay, Nevado de
- Salcedo y Arauco, José Justo
- Salcedo
- Salcedo
- salda
- Saldanha, João d’Oliveira Daun
- saldatsu
- Saldias
- Saldise
- Saldise
- saldo