sakrifizio
iz. Eskaintza, oparia. Mezako sakrifizioa. Sakrifizioak eskaini. v Erl. Jainko bati (edo izadiaz gaindiko izaki bati) eskaintzaren bat egitean datza sakrifizioa, eskainitakoa jainkoaren ondasun izatera iritsita, santutasunera heltzeko. Sakrifizioetan oro har, bizitza eskaintzen da, indar sakratua eskuratzeko. Antzinako sakrifizioetan eskaingai bera hiltzen zen askotan, baina ez sakratu bihurtzeko, haren bizitza aske uzteko eta jainkoari iritsarazteko baizik. Sakrifizioak, gizonak errealitate sakratuan duen esperientzia denez gero, erlijioan du oinarria, eta horregatik zaila da, erlijioarekin gertatzen den bezala, sakrifizioen jatorria aurkitzea.