saki 2
iz. Zool. Zebidoen familiako tximino batzuen izena, Pithecia eta Chiropotes generoetakoena batez ere. Neurri txiki samarrekoak, isats-luzeak eta iletsuak dira. 30-70 cm luze izan daitezke. Hego Amerikako oihan hezeetan bizi dira, eta halako giroa behar izaten dute itxian bizi direnean ere. v Saki mutur-zuria (Pithecia pithecia). Guaianako, Surinango eta Brasilgo ipar-erdialdeko oihanetan bizi dena. 55 cm inguru luze izaten da, isatsaren 25ak barne. Emeak ile beltza du gorputz guztian, baina arrak zuria du aurpegian. v Saki ile-luzea (Pithecia monachus). Amazonas ibaiaren eskuinaldeko oihanetan bizi dena. Bizkarraldea grisaxka eta sabelaldea marroi horixka izaten du. v Saki kaputxinoa (Chiropotes chiropotes). Buruan eta aurpegian ile luzea duena eta Amazonas ibaiaren bokale aldeko oihanetan bizi dena. Kolorez marroi iluna izaten da.