Sakharov, Andrei Dimitrievitx
Errusiar fisikaria (Mosku, 1921 - Mosku, 1989). Aita fisikaria zuen eta, hark bezala, fisika ikasketak egin zituen Moskun. 1947an doktore titulua eskuratu zuen eta 1953an Sobietar Batasuneko Zientzia Akademiako kide egin zuten. Sobietar Batasunaren lehen hidrogeno bonba prestatzen parte hartu zuen, eta zientzialari gorenen ohoreak jaso zituen. 1961. urtean, ordea, Nikita Khrushtxev-en planen aurkako iritziak eman zituen, hidrogeno bonbak ekar zitzakeen ondorio kaltegarriak zirela eta, eta 1964an T. d. Lysenko biologoaren teorien aurkako mugimenduaren buru bihurtu zen. 1968an Aurreramendua, elkarbizitza eta askatasun intelektuala saiakera argitaratu zuen Sobietar Batasunetik kanpo. Lan horretan, arma nuklearrak gutxitzea eskatzeaz gainera, sistema kapitalista eta komunista sozialismo demokratiko baterantz elkartzeko asmoak agertu zituen. 1971. urtean Yelena G. Bonner giza eskubideen aldeko militantearekin ezkondu zen. Sobietar Batasuneko gobernuarekiko harremanak guztiz txartu ziren eta zentsura ezarri zioten agintariek. 1975ean Bakearen Nobel saria eman zioten, eta 1980an Gorki-ko hirian espetxeratu zuten. 1984an emaztea eraman zuten Gorki-ra eta kondekorazio guztiak kendu zizkioten Sakharov-i. 1986. urtearen amaieran, aske utzi zituen biak Gorbatxov-en gobernuak.
- sakela
- sakeladun
- sakelaratu, sakelara, sakelaratzen
- sakelaratze
- Sakhalin
- Sakharov, Andrei Dimitrievitx
- saki 1
- saki 2
- sakitu, saki, sakitzen
- sakitze
- Sakmann, Bert