Saint John’s
Antigua eta Barbudako hiriburua eta portua, uhartearen ipar-mendebalean, Karibe itsasoaren ertzean. 30.000 biztanle. Aireportua. Azukrea esportatzen da bertako portutik. Aipagarriak dira katedral protestantea, gobernariaren egoitza, James gotorlekua eta Saint John’s gotorlekuaren hondakinak. 1690 eta 1843 urteetako suteek, 1769. urteko suteak eta 1847ko haize zirimolak kalte handiak sortu zituen hirian, Saint John’s gotorlekuan batez ere.