Saigo Takamori
Japoniar militarra (Kagoshima, 1826 - Kagoshima, 1877). Enperadorea berrezartzearen alde agertu zen, eta 1868an Estatu Batuetako eta Ingalaterrako merkatariei bideak zabaldu nahi izan zizkieten shogun edo buruzagi militarren aurka borrokatu zen. Kagoshima-ko iraultzaren buru izan zen 1877. urtean eta mendebaleko nazioen esku hartzea gaitzetsi zuen. Urte berean zauritu zuten, eta harakiria eginez bere buruaz beste egin zuen.
- Said Pasha, Muhammad
- Saida
- saieta
- saietera
- saiga
- Saigo Takamori
- Saigon
- Saigots
- saihats
- saihera
- saihesbide