Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

saiga

iz. Zool. Bobidoen familiako antilope mota, 1,20 m inguru luzea eta 80 bat cm garaia (Saiga tatarica). Hanka motzak ditu. Oso muturgain konkortua du, tapirraren antzekoa, eta begi inguruak ere oso irtenak. Kolorez horixka izaten da udaran, eta neguan, berriz, zuria. Adarrak tenteak eta zorrotzak ditu, arrak, emeak ez baitu adarrik. Belarra jaten du. Volga ibaitik Altai mendietara bitarteko lurraldeetan bizi da.