Sacher-Masoch, Leopold
Austriar idazlea (Lvov, 1836 - Linheim, Hesse, 1895). Zuzenbide ikasketak egin zituen eta Lemberg-eko irakaslea izan zen bete-betean literaturan sartu zen arte. Kontakizunak eta eleberriak idatzi zituen. Sacher-Masochen lan aipagarrienak erotismoa eta sexu-grinak gai nagusitzat dituztenak dira; erotismo forma berri bat agertu zuen bere obretan, geroago masokismo deitu zena. Lan nagusiak: Venus im Pelz (1870, Larruetako Venus), Die Messalinen Wiens (1874, Vienako Mesalinak), Polnische Judengeschichten (1886, Poloniar-juduen kondairak).