Sacchini, Antonio Maria Gasparo
Italiar musikagilea (Florentzia, 1730 - Paris, 1786). Gluck-en berrikuntzek eragin handia izan zuten Sacchiniren lanetan. Napolin egin zituen ikasketak. 1772-1782. urteetan Londresen lan egin zuen, eta arrakasta handia eman zioten hamazazpi opera idatzi zituen. 1782. urtean Parisen hartu zuzen bizilekua. Puccinik Italian izan zuen aurkaririk handiena izan zen Sacchini. 60 bat opera idatzi zituen. Ezagunenak hauek dira: Semiramide, Armido e Rinaldo (1763) eta Oedipe à Colonne (1786); bestelako obrak ere idatzi zituen: bi sinfonia, 6 harizko tresnatarako kuarteto, etab.
- sabui belar
- sabuka
- saburdin
- Sacco eta Vanzetti auzia
- Sacchetti, Franco
- Sacchini, Antonio Maria Gasparo
- Sackville, Thomas
- Sacramento
- Sacristán Turiagano, José
- Sacher-Masoch, Leopold
- Sachs, Hans