Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Romanov

Errusian 1613-1917 bitartean agindu zuen dinastia. Andrei Ivanovitx Kambila Moskura joan zen aberats lituaniarra izan zen Romanov familiaren lehen arbasoa Errusian (XIV. m.); izena Roman Yurevitx-engandik jaso zuen, haren alaba Anastasia Romanovna Zakharina-Yureva Ivan IV.a Izugarriaren lehen emaztea izan baitzen (XVI. m.). Fiodor I.a Rurik dinastiako azken tsarra hil ondoren (1598) Romanov-tarrak Boris Godunov eta Vasili Xuiski-ren aurka borrokatu ziren eta 1613an Migel Romanov izendatu zuten tsar errusiar nobleek, Migel III.a Fiodorovitx izenaz. Horiizan zen Romanov dinastiako lehen tsarra eta haren ondoren etorri ziren Alexis, Fiodor III.a, Ivan V.a, Petri I.a Handia (Katalina I.aren semarra), Petri II.a, Ana Ivanovna, Ivan VI.a eta Elisabet II.a. Petri II.aren ondoren (Katalina II.aren senarra) etorri zen Holstein-Gottorp-Romanov dinastia: Petri III.a, Paulo I.a, Alexandro I.a, Nikolas I.a, Alexandro II.a, Alexandro III.a eta Nikolas II.a. 1917an ahitu zen Romanov dinastia, Errusiako iraultzaren ondorioz; 1918an hil zuten Nikolas II.a, Romanov dinastiako azken tsarra.