Rocard, Michel
Frantses politikaria (Courbevoie, 1930). Frantziako ikasle sozialisten idazkari nazionala izan zen 1955-1956 urteetan, baina alderdia utzi zuen agintari sozialistek Aljeriako auziaren aurrean hartu zuten jarreragatik. Alderdi Sozialista Bateratuaren (PSU) sorkuntzan parte hartu zuen 1960. urtean, eta idazkari nagusi hautatu zuten 1967an. 1968ko maiatzeko ikasleen mugimendua bultzatu zuen eta lehendakaritzarako hautagai izan zen hurrengo urtean. PSU alderdiko idazkaritza nagusia utzi zuen 1973an, eta 1974. urtean Alderdi Sozialistarekin bat egin zuen PSUko adarreko buru izan zen. Mitterrand lehendakari hautatu zutenean Eskualdeen Garapen eta Plangintzarako ministro izendatu zuten lehenik (1981-1983) eta Nekazaritzarako ministro gero (1983-1984). Lehen ministroa izan zen 1988-1991 bitartean, eta Frantziako alderdi sozialistako arduradun nagusia da gaur egun.