Rocaforte
Zangozako udalerriko herrigunea (Zangozako merindadearen hegoaldea, Nafarroa). 63 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XVII. mendean galdu zen euskara. Aipagarriak dira XVI. mendeko Ama Birjinaren Jasokunde parrokia gotiko-Berpizkundekoa, XVII. mendeko San Frantzisko komentua eta San Bartolome eta San Migel ermitak.