Requesens y Zúñiga, Luis de
Kataluniar diplomatikoa eta politikaria (Bartzelona, 1528 - Brusela, 1576). Filipe II.aren aholkularia zen Kataluniako arazoetarako eta Erromako enbaxadore izendatu zuten 1561. urtean Pio V.aren eta erregearen artean, Carranza artzapezpikuaren aurkako auzia zela eta sortutako eztabaida konpontzearren. Joan Austriakoaren aholkulari egin zen eta musulmanen aurka borrokatu zen Granadan (1959) eta Lepanton (1571). 1571. urtean Milango gobernari izendatu zuten eta 1573. urterik aurrera Albako dukearen ondorengo izan zen Herri Beheretan haren karguan. Politika moderatua egin zuen, amnistia eskaini zuen guztientzat (1574) eta salmenten gaineko zergak kendu zituen. Bere gudarosteak huts egin zuen Leiden eta Middelburg-eko setioetan, baina Mook-en garaile irten zen Luis Nassau buru zuten alemaniar mertzenarioen aurkako gerran. Anberesen zeuden espainiar osteen matxinadari egin behar izan zion aurre baina politika bakezale horrek huts egin zuen. 1892. urtean argitaratu zen haren Correspondencia politica (Gutun politikoak) obra.
- Renoir, Jean
- Renoir, Pierre Auguste
- Renteria Leniz, Gorgonio
- Renteria
- Repin, Ilia Yefimovitx
- Requesens y Zúñiga, Luis de
- requeté
- requiem
- Resano, Joakin
- Resende, Garcia de
- reserpina