Repin, Ilia Yefimovitx
Errusiar pintorea (Txuguiev, Errusia, 1844 - Kuokkala, Finlandia, 1930). San Petersburgoko Arte Ederretako eskolan ikasketak egin ondoren Frantziara eta Italiara joan zen pintura ikasketak egitera. Pintura historikoa, erretratuak eta Errusiako gizarte xumearen nekeak pintatu zituen maisutasun handiz. Obra nagusiak: Erlijio prozesioa Kursk Gubernian, Ivan Grozny eta Ivan haren semea eta Zaporozhets kosakoak.