Rathenau, Walther
Alemaniar politikaria, industrialaria eta filosofoa (Berlin, 1867 - Berlin, 1922). Allgemeine Elektrizitäts Gesellschaft (AEG) elkarteko lehendakariaren semea zen, eta enpresa horren zuzendaria izan zen haren ondoren. Lehen Mundu Gerra garaian Lehengaietarako Bulegoko buruzagia izan zen. Alemania Berreraikitzeko ministro izendatu zuten 1921ean eta Wiesbaden-go hitzarmena negoziatu behar izan zuen. 1922an Kanpo Arazoetarako ministro egin zuten; Alemaniaren ordezkari izan zen Genoako bilkuran eta Rapallo-ko hitzarmena izenpetu zuen. Nazionalisten eta antisemiten gorrotoa piztu zuen Rathenau-k bideratu zuen ekonomia politikak. Ezezagun batzuek hil zuten.