Quincke, Heinrich Irenaeus
Alemaniar sendagilea (Frankfurt an der Oder, 1842 - Frankfurt am Main, 1922). Odolaren zirkulazio aparatuaren eritasunak eta hematologia aztertu zituen batez ere. Edema mota bat aurkitu zuen, haren izena duena (Quinckeren eritasuna, 1892) eta bizkarrezurreko muina ziztatu eta isurkaria atera zuen lehena izan zen.