Quiche, El
Guatemalako erdi-ekialdeko departamendua. 8.378 km2 eta 430.003 biztanle (1982). Departamenduko hiriburua Santa Cruz de Quiche da, baina ezagunagoa eta garrantzizkoagoa da Chichicastenango hiria, indiarren salerosketa eta erlijiogune nagusia. Nekazaritza (kotoia, tabakoa, kafea, laboreak) eta abeltzaintza (behiak, ardiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.