Puzo, Mario
Estatu Batuetako idazlea (New York, 1920 – New York, 1999). Artikuluak, antzerki kritikak eta eleberriak idatzi zituen. Arrakasta handia izan zuen 1969. urtean The Godfather (Aitabitxia) eleberriari esker, urte batzuk geroago Francis Ford Coppolak zinemara eraman zuena. Harenak dira, halaber, The Godfather Papers and Other Confessions (1972, Aitabitxiaren paperak eta beste aitorpen batzuk) eta Inside Las Vegas (1977, Las Vegas barnean) eleberriak.