Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Puy-de-Dôme

Frantziako erdi-hegoaldeko departamendua [63], Auverniako eskualdean. 7.955 km2 eta 595.000 biztanle. Prefetura hiria, Clermont-Ferrand. Suprefetura hiriak: Ambert, Issoire, Riom eta Thiers. Departamendu menditsua da: Combrailleko mendi eta goi-ordokiak ekialdean, sumendiek sortutako Puy mendiak (Puy de Dôme, 1.465 m) erdialdean eta Dore mendiak (Puy de Sancy, 1.886 m), hegoaldean. Laborantza (aleak, mahastiak, fruitu arbolak, bazka landareak) eta abeltzaintza (behi eta ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industria hiri handienetan dago (ehungintza, janari industria, mahasti tresneria).