Putumayo
edo Ica. Hego Amerikako ibaia, Amazonas ibaiaren ezkerraldeko adarra. 1.600 km. Kolonbiako Ande mendietan du iturburua eta Kolonbia eta Ekuadorreko estatuen arteko muga eratzen du hasieran eta Peru eta Kolonbiaren artekoa ondoren. Brasilen barneratzen da gero, Amazonas ibaiarekin bat egiten duen arte. Ontziz ibil daiteke ia bere ibilgu osoan zehar.