Putnik, Radomir
Serbiar militarra (Kragujevac, 1847 - Niza, 1917). Jeneral egin zuten 1903. urtean eta Gerrako ministro hiru urte geroago. Serbiako armada berria sortu eta zuzendu zuen Balkanetako gerretan (1912-1913). Garaipen sonatuak lortu zituen 1914. urtean (Sabac, Valjevo, Rudnik). Adriatiko alderako erretirada gidatu zuen 1915. urtean.