puntu
iz. Denbora une mugatua eta berezia. || Geom. Dimentsiorik gabeko espaziogunea. || Mintzaldi, eztabaida… bateko gaietako bakoitza. ◊ Gaia. || Marka edo seinale guztiz txikia. ◊ Ortografian erabiltzen dena, perpausak bereizteko erabiltzen dena. || Eskala bateko maila berezia. || Joko eta kiroletan, tantoa. || Euskal bertsoetan, errimarainoko esaldia edo lerroa. || Puntu kardinal. Iparrorratzaren lau puntu nagusietako bakoitza. v Mus. Nota baten ondoren jartzen den zeinua, bere balioaren erdia gehitu dela adierazteko. Nota baten gainean edo azpian dagoenean, aurrekotik eta hurrengotik bereizi behar dela esan nahi du, staccatoa egin behar dela, alegia. v Ihintz-puntua. Meteor. Hezetasun maila jakin bat duen aire masa bati urak duen asetasunera iristeko ezarri behar zaion tenperatura handiena; aireak tenperatura hori hartzen duenean ur lurruna kondentsatzen hasten da. v Irakite puntua. ik. irakite. v Urtze puntua. ik. urtze. v Puntu tipografikoa. Letraren gorputzaren neurri banakoa. Puntu tipografiko gisa puntu frantsesa (Didot puntu ere deitzen dena) erabiltzen da maizenik; horietako puntu bakoitzak 0,376 milimetro neurtzen ditu. v Puntu kardinalak. Astron. Ortzimuga lau parte berdinetan zatitzen dutenak, iparra, hegoa, mendebala eta ekialdea. v Izozte puntua. Isurkari bat solidotzen den tenperatura maila.