Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

puntilismo

iz. Art. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran kolorea modu berri batez erabiltzeko asmoz sortu zen margolaritza joera. Ezaugarri nagusia puntu edo pintzelkada bananduen erabilera du, eta irudien antolamendua ikusleak egin behar du. Neoinpresionismo eta dibisionismo izenaz ere ezagutu zen. G. Seurat eta P. Signac izan ziren maisu nagusiak. Margolaritza higikunde horrek gutxi iraun zuen, baina eragin handia izan zuen margolari batzuengan: H.E. Cross eta L. Cousturier frantsesengan, H. Van de Velde eta Th. Van Rysselberghe belgikarrengan, eta D. Regoyos espainiarrarengan.