puna
iz. Geogr. Andeetako estepetako lurralde garai eta idorrenei (3.000-5.000 m bitartean) ematen zaien izena. Tenperatura hotza, euri urri eta haize handia egiten du punan, eta gorabehera handiko klima du. Nekazaritza pobrea da eta han hazten diren landareak abereen (llamen, ardien, alpaken) bazkarako erabiltzen dira. Oso jende gutxi bizi da punan, nomadak bereziki.