Pulkovo
Errusiako muinoa, Leningradoko hiriaren hegoaldean. Han dago Errusiako astronomia behatoki nagusia eta behatokiko liburutegian astronomiari buruzko idazki baliotsuak gordetzen dira, Kepler-enak, besteren artean. 1834-1839 urteetan eraikitako behatokia alemaniarrek suntsitu zuten Bigarren Mundu Gerran. 1954. urtean zabaldu zuten berriro.